Taberna
Eneperiko taberna oso leku egokia da, zerbait hartzeko, pintxoak jateko eta Gaztelugatxeko San Joaneko baselizaraino igo ostean indarberritzeko. Gainera, igo ez bazara ere, berdin-berdin gozatuko duzu!
Terraza
Eneperiko tabernak kanpoko terraza dauka mahats-parra ederraren azpian (zoragarri dago udan), eta leku ezin egokiagoa da jesartzeko eta aire zabalean janaurreko onaz gozatzeko.
Xehetasunez betetako txokoa
Tabernaren barruko aldean, bere horretan dirau antzinako baserriaren zerizanak, eta antzinako jangela bertan dago kokatuta. Oso txoko berezia da, eta, bertan, Euskadiko baserritarren benetako bizimoduaren adierazgarri diren xehetasunak daude ikusgai.
Era guztietako edariak
Jendeari emandako arretaren kalitatea Eneperiko tabernaren ezaugarri bereizgarrietakoa da. Garagardoa eta freskagarriak ez ezik, era guztietako ardo beltzak, gorriak eta zuriak ere eskaintzen ditugu, eta, euren artean, guretzat modu berezian botilaratutako Bakioko txakolina nabarmentzen da. Adituak gara kopak eta konbinatuak prestatzeko orduan. Eskatzen duten bezeroentzako iturriko ura daukagu.
Pintxoen paisaia
Eneperiko barran, ezin konta ahala eratako pintxo landu bezain oparoak dira nagusi. Inor ez da epel geratzen kolorez eta testuraz betetako ikuskizunaren aurrean… Erraz-erraza da tentaldian erortzea. Harri eta zur geratuko zara hainbat eratako ohiko tortilla-pintxoa ikusten duzunean. Zeren zain zaude dastatzeko?