Garagardotegia
![](/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera.jpg)
Eneperiko garagardotegian, 300 lagunentzako lekua dago, eta itsasoaren ikusmira paregabeak eskaintzen dituzten kanpoko lorategietan dago kokatuta. Estalitako gunea, aparkaleku pribatua eta txikienentzako jolasguneak daude bertan.
Estalitako gunea
Aire zabaleko eremua ez ezik, 300 m2-ko gune estalia ere badago garagardotegian. Kristalez inguratuta dagoen eta arkitektura bereizgarria daukan gune abegitsu hori “Kantauriko balkoia” da, eta Gaztelugatxeko San Joanen nahiz Akatz harkaitzaren ikusmira ezin zoragarriagoak eskaintzen dizkigu.
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/02.jpg)
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_01.jpg)
Aire zabalean
Aire zabaleko garagardotegian, 300 lagunentzako lekua dago ingurune natural eder-ederrean. Eserleku jarraituen zenbait ilara lehorreratutako itsasontziaren inguruan daude atonduta. Itsasontzi horrek “Galerna” du izena, 1912ko abuztuaren 12an Matxitxakon gertatutako galernan hildako 314 arrantzaleen omenez.
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_02.jpg)
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_03.jpg)
Karta ugaria
Garagardotegian, autozerbitzua dago abian, eta bi ilaratan dago antolatuta: batetik, janaria hartzekoa; eta, bestetik, edariak hartzekoa. Kartan bertan, honako hauxe dago aukeran: entsaladak, errazioak (txorizoa, odolostea, kroketak, piper berdeak, patata frijituak…), nahaskiak (bakailaoarena eta perretxikoena), arrainak (hegaluzea eta bakailaoa), haragiak (oilaskoa, solomoa, xerra, txuleta, haragi-bolak, txerri-ukondo errea, Bratwurst saltxitxa), azkenburukoak eta edariak.
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/01.jpg)
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_04.jpg)
Etxean egindakoa
Garagardotegiko kartan eskaintzen dugun guztia etxean egindakoa da, eta lehen mailako kalitateko produktuak darabiltzagu horretarako. Gure sukaldaritza sasoiko produktuetan dago oinarrituta, beti-beti janari freskoena eta gozoena eskaintzea dugulako helburu. Gainera, era guztietako platerak eskaintzen ditugu, familiako txikienak nahiz gourmet mokofinenak gustu-gustura egon daitezen.
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_05.jpg)
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_09.jpg)
Edariak
Eneperiko garagardotegian, zure errazioekin edo platerekin hartzeko moduko edari-eskaintza handia dago. Izan ere, garagardoa ez ezik, Errioxako ardoak, gorriak, sagardoa, sangria, freskagarriak… ere eskaintzen ditugu bertan.
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/02.jpg)
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_06.jpg)
Azkenburukoak
Garagardotegiko era guztietako azkenburukoak bazkalosterako osagarri hobezinak dira. Etxean egindako tartak eta beste azkenburuko tradizional batzuk eskaintzen ditugu bertan; esate baterako, arroz-esnea, budina edo gatzatua.
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_07.jpg)
![](http://eneperi.com/wp-content/uploads/2019/01/eneperi_cervecera_08.jpg)
Bisita birtuala
Eneperiko garagardotegiko kartak era guztietako aukerak eskaintzen ditu, lagunen artean mokaduak hartzeko nahiz familiartean jateko. Hona hemen gure entsaladak, errazioak, arrainak, haragiak, azkenburukoak eta edariak.
Entsaladak
Arrunta
Mistoa
Errazioak
Txorizoa
Odolostea
Kroketak
Piper berdeak
Patata frijituak
Txibierroak (igande eta jaiegunetan)
Nahaskiak
Bakailaoaren eta piperren nahaskia
Perretxikoen eta urdaiazpikoaren nahaskia
Arrainak
Hegaluzea plantxan
Hegaluzea tomatearekin
Bakailaoa
Haragiak
Oilaskoa (osorik)
Solomoa patatekin
Xerra patatekin
Txuleta patatekin
Txahalaren haragi-bolak saltsan
Txerri-ukondo errea
Bratwurst saltxitxa tipularekin eta gaztarekin
Azkenburukoak
Etxeko tartak
Budina
Arroz-esnea
Gatzatua
Edariak
Beronia Crianza (baltza)
Gran Feudo (gorria)
Beronia verdejo (zuria)
Txakoli
Sagardoa
Garagardoa
Ura
Sangria
Kalimotxo