Eneperiri buruz
Eneperik zure ingurukoekin partekatzeko esperientzia ahaztezina eskaintzen dizu Matxitxako eta Gaztelugatxe inguruan, toki ezin miresgarriagoan sukaldaritzan eskaintzen dizkizugun hiru aukeretatik edozeinez gozatu bitartean.
Ingurune aparta
Eneperi leku paregabean dago kokatuta, Gaztelugatxeko San Joaneko biotopo babestuaren bihotzean, hain zuzen ere. Bakioren eta Matxitxakoko lurmuturraren artean dagoen Bizkaiko kostaldeko tarte honek Kantauri Itsasoko kostalde osoko paisaia ikusgarrienetakoa eskaintzen du; Gaztelugatxe bera (munduko mirarietakoa da) eta Akatz harkaitza, besteak beste.
Natura
Eneperin bertan, natura errespetatzen duen eta ikusmira zoragarriak eskaintzen dituen ingurunean gozatu ahal izango duzu maite duzun jendearekin. Eneperin, lorategiz inguratutako gune zabal bezain zainduak daude, baita txikienen gozamenerako aire zabaleko umeen jolasgunea ere. 270 ibilgailurentzako ordainpeko aparkalekua eta mugikortasun urrikoentzat egokitutako sarbideak ditugu.
Sukaldaritzako hiru aukera
Zure plana edonolakoa dela ere, zure gustuen araberako eskaintza ezin hobea daukagu: tabernako pintxoen barra, garagardotegiko era guztietako errazioak, gure jatetxeko aukera bikaina… Eneperi zure gustuetara egokitzen da, eta kalitate onena eskaintzen dizu zerbitzu guztietan.
Kalitatea
Gure zerbitzuan, behar den moduko arreta ematea eta bezeroak oso gustura egotea da helburu nagusi. Behar besteko konpromisoa hartu dugu, lehen mailako kalitateko lehengaiak hautatzeko eta prestatzeko eta esperientzia paregabea bermatzen duen ingurune atsegina zaintzeko.
Sustraiak
Eneperiren sustraiak San Pelaioko magal batean 1816an eraikitako Urizarreta baserrian daude, eta Bakioko auzo hori Gaztelugatxeren eta Akatz harkaitzaren aurrean dago kokatuta. Bertan, zenbait belaunaldik nekazaritza eta abeltzaintza baino ez zituzten bizibide izan mendebetetik gorako epealdian. 1994an, Eneperik jatetxe moduan ireki zituen ateak.
Museoa
Eneperin, gure lurra eta gure iragana funtsezkoak dira oso. Bertoko ondarearen omenez daukagun museoan, antzinako lanabesak ditugu erakusgai; esate baterako, zurgintzakoak, ehungintzakoak, goldea, txalaparta…, baita gurekin lotura estu-estua ere baduen arrantza-legatua ere.
Eneperin, ohitura bera ezeren gainetik dago. Berton, jardun paganoak eta erlijiosoak bateratu dira betidanik, hau da, baserritarrek euren produktuak saltzeko antolatutako behinolako azoka-egunak nahiz gaur egun ere egiten diren erromesaldiak; San Juan egunean bertan, esaterako.